Artistika arloa

Musikoterapia

Musika edota musika elementuak (soinua, eirrmoa, melodia, harmonia) erabiltzen ditugu komunikazio harremanak, ikaskuntza, mobilizazioa, adierazpena, antolaketa eta beste helburu terapeutiko garrantzitsuak errazteko eta helburu terapeutikoak sustatzeko.Horrez gain, haurren beharrizan fisikon, emozional, mental , sozial eta kognitiboak baita ere zuzendu egiten dira.

StoryTelling

Sormena sustatzeko eta ingelesa ikasteko baliabide bat da. Ahozko adierazpena sustatzen laguntzen du, hiztegia eta gramatika egitura berriak ikasten dituzte, haurrentzako egoera desberdinen bidez, testuinguru esanguratsuetan jarriko lirateke.

Magia eskola

Tailer hauetan, magia munduari hasiera emango diote, ikuspegi didaktikotik dinamika atseginak garatu arte, ikasi eta ezagutzeaz gain, ondo pasatuko dute.

 

Art-Action

Sorkuntza eta ekintza. Umeak ekoizpen artistikoen munduan murgiltzen dira, eguneroko materialarekin sortzeko gai izanez. Irudimena sorkuntza artistikoa areagotzen du, haurrek pentsatzen  ez dutena sortuz.

Mundu magikoa

Irudimena pizten dugu arte eta sormenaren bitartez haurren estimulazioa modu dibertigarri baten bidez.

Birziklapen tailerra

Tailer honetan, imajina ez dezakezun material eta objektu pila bat berrerabiltzen ditugu. Era honetan, sormena eta irudimena lantzen dira, gainera ingurumen arazoei buruzko sentsibilizazioa lantzen da, sentikorrak izan daitezen. Eman bizitza berri bat, erabiltzen ez duzunari.

 

Eskulanak

Material desberdinekin eskulan  egiten dira.

Txikiritmo

Hiru une desberdinetan ondo pasatzeko: ipuin kontarali, zirkuitu motorra eta erlaxazioa. Ekintza hauek Haur hezkuntzako ikasleentzat zuzenduta dago.

Zirku tailerra

Ekintza artistikoekin jolasteko hezkuntza-jarduerak, jokoaren bidez zirkuko teknikak aurkitzea du helburutzat.

Dantza modernoa

Modan dauden dantza desberdinak ikastea, musika gogokoenekin eta gaur egun koreografiak eginez.

Ekintza hoberena aukeratzen laguntzen dizugu?